Zentyal instalatzen

Easy linux alternative to windows server lelopean aurkezten dute. Eta arrazoirik ez dute falta.

Urte batzuk lehenago suebakien mundua ulertzen ikasten ari ginen. iptables madarikatua!. Garaje bat, ordenagailu mordoa, kea, garagardoak,… A ze garai polita eh Enekoitz!!. Orduan ezagutu genuen Ipcop eta txundituak gelditu ginen.

Beranduago Ebox platform 3 erabiltzen hasi nintzen… langabetuentzako ikastaro batean ezagutu nuen. Su ebakia, vpn-a, ldap, samba, … Denborarekin gauza asko asko aldatu dituzte, batzuetan gehitu, bestetan kendu eta noiz pribatizatuko duten zain, baina, momentu hori ez da iristen.

Noizbehinka saiatzen naiz etxeko laborategia beste era batetara antolatzen: pfsense, samba edo nfs, ldap, openvpn,…. baina dena leku batean edukitzeak ematen duen erosotasunean bukatzen dut. Gaur egun zentyal 6.2 erabiltzen dut.

Gui bidez diren instalazioak azaltzea asko kostatzen zait. Kasu honetan bezala .Oso erraza baita; galdera garbiak dira eta soilik erantzutea gelditzen zaigu. Gero bai, konfigurazio garaian, saiatuko naiz hobekiago azaltzen .Beraz laburpen txiki bat egingo dut.

Aurreko post batean proxmox instalatu genuen, orain bertan zentyal birtualizatuko dugu.

Irudiko konfigurazioa erabiltzen ari naiz. cd/dvd gailuan zentyalen isoa kargatzen dugu eta makina abiarazi. Instalatzen hastean, lehenik teklatuaren eta gero sareko txartelaren konfigurazioa eskatzen digu… Lehendabiziko txartel honetan dhcp erabili eta bigarren txartela konfiguratu gabe uzten dut. Hostname-a idatzi eta administraria izango den erabiltzailea eta pasahitza konfiguratu beharko ditugu. Paketeak deskargatu eta berrabiarazteko eskatzen digu. Guzti hau oso azkar egiten du.

Berrabiaraztean web nabigatzailea irekiko da localhostera apuntatzen. Lehen emandako erabiltzailea eta pasahitza sartu ondoren, instalazio laguntzailearekin hasiko gara. Zentyalek dakarren aukera guztiak sailkatuak ikusiko ditugu eta behar ditugunak aukeratu beharko dira. Nik denak aukeratzen ditut eta jarraitzeari emango diogu . Orain bai, instalazioak bere denbora beharko du. Bukatzean sare txartelak konfiguratzeko eskatuko digu. Lehendabiziko txartela, routerrak emandako ip finko batekin konfiguratzen dut eta bigarrenerako barruti desberdina aukeratuko dugu konfliktoak ekiditeko.

Hurrengo pausuan, ldap zerbitzari printzipal bezala erabili nahi badugu, “stand -alone” aukeratu eta ondoren, domeinurako izen bat aukeratu beharko dugu.

Bukatzeko, posta domeinu birtual bat eman beharko diogu. Egia esan ez dut posta zerbitzari bezala erabiltzen baina beharrezkoa da konfigurazio hau beste aplikazioak ondo funtziona dezaten.

Honekin zentyal konfiguratuta edukiko genuke. Bigarren sare txartelean switch bat , eta honi AP konektatzen dizkiot. Kabledun eta wifi gailuak elkar ikus daitezen.. Gogoratu AP-ari dhcp zerbitzaria desgaitzea, lan hau zentyalek egingo baitu.