Proxmox instalatzen

Oraingo honetan proxmox nola instalatu dudan azalduko dut. Zergatik proxmox? Txukuna, Software librea eta euskaraz.

Hasteko dvd batean grabatu behar izan dut. Zergatia ez dut asmatu baina usb gailu batetik ezin izan dut instalatu. Beraz dvd irakurgailu zaharra hartu , isoa deskargatu eta dvd batean grabatu dut. Ordenagailua cd-tik hasteko bios-ean konfiguratu eta listo.

Instalazioa oso erraza da. Jarraitu, jarraitu, … motatakoa. Hasieran lizentzia onartuko dugu eta lokalizazioa eskatuko du. Hurrengo pausuan root pasahitza eta eposta idatzi beharko ditugu.

Gero, sare txartela konfiguratu beharko dugu. Nire kasuan hiru txartel ditut baina bakarra konfiguratzen dut. Txartel hau eguneraketak egin al izateko erabiliko dugu, beranduago beste biak konfiguratuko ditugu. Bi beharko ditugu su ebakia konfiguratu ahal izateko. Gomendagarria da ip finkoa ematea, arazorik gabe konektatu ahal izateko. Hurrengoa botoia sakatu eta instalazioa hasiko da. Bukatzeko ordenagailua berrabiarazteko eskatuko digu.

Web bidez konektatuko gara: ip:portua. Portua normalean 8006 da. Baina nahi dugunean alda dezakegu. Sartzen garen leheno aldian root erabiltzailea eta lehendik emandako pasahitza erabiliko ditugu.

Autentikatzen garen bakoitzean leiho bat irekiko zaigu suskripziorik ez daukagula abisatzeko. “OK” sakatuta leihoa itxi dezakegu. Mezu hau kendu dezakegu kodea aldatuz, sarean badaude manual pilo bat hau nola egin daitekeen erakusteko. Nik ez dut kendu zeren ez du ezertan eragiten. Egia da proxmox ezingo dugula eguneratu baina ez dauka zerikusirik aurreko abisuarekin.

Eguneratu ahal izateko shell-an sartuko gara eta hurrengo fitxategia editatuko dugu:

nano /etc/apt/sources.list

Gero hurrengo lerroak gehituko ditugu:


# PVE pve-no-subscription repository provided by proxmox.com,
# NOT recommended for production use
deb http://download.proxmox.com/debian/pve buster pve-no-subscription
deb http://security.debian.org/debian-security buster/updates main contrib

Hurrengo pausuan sareko txartelak konfiguratuko ditugu:

Bi zubi sortuko ditugu, batean ip finkoa emango diogu. Routerrak ematen digun barruti berdinean. Beste zubia hutsik utziko dugu. Eta zergatik hau? Firewall batek bi sare txartel behar ditu gutxienez funtzionatzeko eta horregatik egiten dut horrela… Interneterako sarbidea zuzenean zentyalera eramango dut eta irteera switch batera eta hortik etxeko gailuetara. Segurtasun aldetik agian ez da egin daitekeen gauzarik onena baina teorian ondo funtzionatzen du.

Atal honekin bukatzeko erabiltzaile berri bat sortuko dugu, root ez erabiltzearren. Shell-a irekiko dugu eta erabiltzaile berria sortuko dugu:

adduser administratzailea

Erabiltzailea sortuta daukagula proxmox-en sortuko dugu ere: datu zentroan > baimenak >erabiltzaileak. Bukatzeko, bertan, baimenak atalean, kokalekua ( makina konkretu bat kontrolatzeko edo) rola gehituko digu. Rolak ere pertsonalizatu ditzakegu.