Supazter Digitala

Etxea digitala bihurtu nahian

Keycloak Podman eta Quadlet-ekin: SSO etxeko laborategirako

Keycloak identitate-zerbitzaria da: erabiltzaile eta pasahitz bakarrarekin zerbitzu guztietan sartzeko aukera ematen du (SSO). Gida honetan Podman-ekin (root gabe), Quadlet-ekin, Traefik-ekin eta PostgreSQL-ekin muntatzen dut. Domeinuak adibidezkoak dira (example.com), eta sekretuak ez dira inoiz repositoriora igotzen. Diseinua Hiru ideia nagusi daude: Bi edukiontzi: Keycloak eta PostgreSQL, bakoitza bere .container fitxategiarekin. Bi sare: publikoa Traefik-ek ikusi behar dituen zerbitzuentzat, eta pribatua datu-baserako. Datu-basea pribatua sarean bakarrik dago, portu argitaraturik gabe. Bi helbide: sso.example.com publikoa da (saioa hasteko eta aplikazioentzat), eta sso-admin.example.com kudeaketa-kontsolarako, sare lokaletik bakarrik. Kudeaketa-kontsola internetetik ez ateratzea Keycloak-en dokumentazioaren gomendioa da. 1. Karpetak eta sekretuak Zerbitzu bakoitzak bere karpeta du, eta .container fitxategiak config/ barruan daude. Sekretuak .env fitxategietan gordetzen dira, ausaz sortuta eta pantailan erakutsi gabe:

Nire homelab-a Podman eta Quadlet-era migratzen

Azken egunetan nire homelab-eko zerbitzuak Podman-era eta Quadlet-era migratzen hasi naiz. Hemen duzue egindakoaren laburpena. Zer egin dut Quadlet: zerbitzu bakoitzak bere karpeta du, eta .container fitxategia repositorioan gordetzen dut. Erabiltzailearen systemd karpetan esteka sinboliko bat jartzen dut, horrela konfigurazio guztia bertsio-kontrolpean dago. Traefik alderantzizko proxy gisa, Let’s Encrypt ziurtagiriekin eta Cloudflare bidezko DNS-erronkarekin. Horri esker, barneko zerbitzuek ere HTTPS baliozkoa dute, Interneten ireki gabe. Sekretuak: .env fitxategietan gordetzen ditut, .gitignore-n sartuta, eta ez dira inoiz repositoriora igotzen. Zerbitzu lokalak: bakarrik etxetik erabiltzeko zerbitzuak IP-iragazki batekin babesten ditut. Hugo blogerako, PaperMod gaiarekin eta euskaraz. Ikasitakoak Rootless Podman-ekin Traefik-ek ez du bezeroaren benetako IPa ikusten, sare birtualaren IP bat baizik. Beraz, IP-iragazkiak ez zuen funtzionatzen. Konponbidea: Traefik Network=host moduan jarri, zerbitzuak localhost-en argitaratu eta routerrak fitxategietan definitu, etiketen ordez. Git-ek ez ditu karpeta hutsak gordetzen. Hugo-ren karpeta hutsak ez ziren PC-ra iritsi, eta horrek nahasi ninduen. Merge batek .gitignore aldatu dezake. Nire kasuan, babes batzuk galdu ziren, eta egiaztatu behar izan nuen sekretuak ez zeudela arriskuan. Hugo bertsio zaharrarekin, gaiaren bertsio zahar bat aukeratu behar da, bateragarria izan dadin. Hurrengo urratsak Gainerako zerbitzuak migratzea geratzen zait, eta datu-baseak sare isolatu batean jartzea.