Supazter Digitala

Etxea digitala bihurtu nahian

Gaur Immich eguneratu dut nire homelab-eko Podman makinan, v3.2.4 bertsiotik v3.3.5 bertsiora. Hau da egin dudan prozesua, hurrengoan ahaztu ez zaidan.

Aurretik: begiratu zer aldatu den

Immich-ek release etiketa erabiltzen dut, beraz pull egitean azken bertsioa jaisten du. Hori dela eta, lehenik eta behin bertsio-oharrak irakurri nituen. v3.3.0 bertsioak funtzio berriak ekarri ditu (pertsonak partekatzea, urtebetetze-oroitzapenak…) eta datu-baseko migrazio bat ere badauka, beraz kontuz.

1. Snapshot-a Proxmox-en

Ezer ukitu aurretik, Podman-en VM-aren snapshot-a egin nuen Proxmox-en. Datu-baseko migrazioa ez da bere kabuz desegiten, eta snapshot-arekin minutu batean itzul naiteke atzera.

2. Bertsio berria jaitsi eta egiaztatu

Martxan dagoen Immich-i ukitu gabe, irudi berria jaitsi eta bere bertsioa begiratu nuen:

podman pull ghcr.io/immich-app/immich-server:release
podman image inspect ghcr.io/immich-app/immich-server:release \
  --format '{{index .Labels "org.opencontainers.image.version"}}'

Emaitza: v3.3.5.

3. Zerbitzaria berrabiarazi

Quadlet-ekin, edukiontzia irudi lokaletik birsortzen da zerbitzua berrabiaraztean. Immich-en zerbitzua bakarrik berrabiarazi dut, Postgres eta Redis ukitu gabe:

systemctl --user restart immich-server
journalctl --user -u immich-server -f

Hasieran errore bat agertu zen logetan, baina gero dena garbi geratu zen: migrazioa ondo amaitu da.

4. Egiaztapena

  • Zerbitzariak bertsio berria erakusten du.
  • Weba ireki dut eta argazkiak ikusten dira.
  • Mugikorreko aplikazioa ere eguneratu behar da, zerbitzariaren bertsioarekin bat etor dadin.

Ikasitakoak

  • Bertsio nagusi bat salto egin aurretik, beti irakurri migrazio-gida.
  • Snapshot-a lehenengo, eguneraketa gero.
  • Datu-baseak (immich_postgres) ez ditut ukitzen, pull soil batekin ez baitira eguneratzen.