Baratzan.Udako uzta bukatzear

20130913_202019

Aurten ez du eguraldi ona egin eta  ezin izan dugu baratza aurrera atera, hala ere zeozer ematea lortu dugu.  Gu ez gara arriskatu, baina ezagutzen ditut batzuk, bi eta hiru aldiz landatu behar izan dutenak. Horregatik ez dut askorik idatzi. Joaten nintzen bakoitzean kriston “bajoiarekin” bueltatzen nintzen

San Isidrotan izaten da garai ona tomatea, piperra, etab … landatzeko. Aurten hilabete beranduago hasi gara, eta gainera, lortu genituen  landareak txikiak eta ez zuten itxura ona. Ia tomate uzta guztia galdu dugu.  Maiatzaren azkeneko astean tipula landatu genuen. Ekainaren azkeneko astean landatu genituen: tomateak, piperrak, espinakak,lekak eta babarruna.

20130915_143554

Balkoiko baratzarekin ez dugu zorte handirik izan. Letxua, hasierakoak ondo eman zuen gero ez dugu lortu besteak aurrera ateratzea. Cherry landare bat jarri genuen eta tomate batzuk eman zizkigun baina landarea ondatzen hasi  zen, lurreko baratzakoekin batera.  Orain berriro hosto batzuk atera zaizkio, ea berpiztea lortzen dugun . Marrubi landareek gutxi eman digute eta azkenean kendu behar izan ditut. Ondo atera den gauza bakarra semeak ekarritako babarrun landarea. Ikastolan, baso batean kotoia eta babarrun alea jarri zuten. Ikasturte bukaeran etxera ekarri zuen eta esperimentu gisa landatu genuen. Ari da zerbait ematen. Atzo chili landarea jarri nuen. Iadanik jasotzeko dago baina piper batzuk lehortzen utziko ditut eta hurrengo urterako hazitegian sartu nahi dut hazia. Nik uste dut eguraldiaz aparte lurra ez zela oso ona. Sustrato unibersal bota genuen bakarrik. Beste baterako ikasi dut lurra garrantzitsua dela.

Lurreko baratzera bueltatuz. Espinaka zerbait atera genuen baina bapatean tontortzen hasi eta  landarea kendu behar izan genuen. Aurrera atera diren tomateak etxeraka ekartzen hari gara. Gorritzen hastean hartu eta lehortzen uzten ditugu.

Piper landareak ondo ematen ari dira. Nire ustez iaz landare bakoitzeko piper gehiago ateratzen genituen, baina ez naiz kexatzen. Gehien bat frijituak jaten ditugu. Baina enbotatzen ere ari gara . Denda batean horretarako den ozpina saltzen dute eta han erosten dugu. Bestela guk ere egin dezakegu baina gatza bota behar zaio. Batzuk olioa ere. Guk herriko denda horretan eginda erosten dugu. Potean piperrak sartzen ditugu eta ozpina botatzen dugu bete arte. Ordu batzuk itxoiten ditugu piperrak ozpina xurga dezaten eta berriz betetzen dugu. Itxi eta gorde.

Tipula guztia atera dugu . Bere ordez porruak sartu ditugu. Ziento bat. Tipula lehortzen utzi behar da. Guk labeko bandejetan zabalduta dauzkagu.

20130903_185534

Lekak ere oso ondo ateratzen ari dira . Babarrunak dirudienez ondo emango du. Orain landatu ditugu alkatxofa, brokoli eta bruselako azatxoak.  Ari dira landareak handitzen. Azenarioa ere landatu genuen baina semeak hazi poltsa osoa bota zuen leku berdinean. Saiatu nintzen pixka  bat zabaltzen baina uste dut gutxi eta gaizki emango duela. Gainera ateratzen direnak txikiak leku faltagatik.

Aurten bi esperimentu egin ditugu. Meloia eta dilistak. Meloi landarea abuztu erdialdean landatu genuen, bai oso berandu. Landare elegantea daukagu, meloirik ez. Ondoko baserri batekoari atera zaio meloia. Hurrengo urtean meloia landatuko dut.

Dilistak ere atera dira. Interneten begiratzen egon nintzen eta informazio gutxi aurkitu nuen, beraz landatzea erabaki nuen. Txitxirioak bezala ateratzen da. Banaka hartu eta aletu behar dira. Landarea ez da oso altua.

20130829_140819

Baratza balkoian Apirilak 29 – Maiatzak 05

Aste honetan baratzara joan gabe  eta balkoian ditudanak partekatuko ditut.  Goiko aldean neguan landatutako marrubiak. Landarea lore gutxi batzuekin erosi genuen. Landare txikia. Baina hasi dira marrubiak gorritzen. Bat, guk jan zain dago.

Beheko aldean  perrexila. Orain dela bi hilabete prestatua. Bi zanga txiki, ez oso sakanonak, egin nituen eta hazia bota nuen. Gero ur pixka bat.  Ia egunero euria egin duenez ez dut asko ureztatu.  Bero asko egin duen egunetan , gaualdean ur pixka bat eta kitto.

Jarraitu irakurtzen

Baratza Apirilak 15-21

Aurten baratzan egindakoak partekatzen saiatuko naiz.  Aurreko urtea izan zen aitzurra hartzen nuen lehen aldia. Egia esan , zorte haundia izan genuen, lurrak asko eman  zigun baratza txikia izan arren.

Argazkian neguan landatutakoak ikusten dira. Ezkerraldean Ilarrra,nahiko loretsua eta leka ematen hasia.  Bukaeran baratxuria eta azenario gutxi batzuk  eta aurrekaldean duela bi hilabete landatutako porruak. Eskubialdean , lurra, garbitua eta arrotuta . Baratza prestatzeko lehendabiziko pausua.