Baratza balkoian Apirilak 29 – Maiatzak 05

Aste honetan baratzara joan gabe  eta balkoian ditudanak partekatuko ditut.  Goiko aldean neguan landatutako marrubiak. Landarea lore gutxi batzuekin erosi genuen. Landare txikia. Baina hasi dira marrubiak gorritzen. Bat, guk jan zain dago.

Beheko aldean  perrexila. Orain dela bi hilabete prestatua. Bi zanga txiki, ez oso sakanonak, egin nituen eta hazia bota nuen. Gero ur pixka bat.  Ia egunero euria egin duenez ez dut asko ureztatu.  Bero asko egin duen egunetan , gaualdean ur pixka bat eta kitto.

Eta hemen esperimentu txiki batzuk. Baratxuriak dira. Goikoa normal ateratzen ari da baina beheko argazkikoa baratxuriaren behekaldetik hazten ari da.

Baratxuri samurra landatzeko baratxuriaren burua sartu behar dugu. Lurrean zulo bat egin, ez da sakonegia izan behar eta burua gorantz begira ( adar antzekoa goraka) sartuko dugu.

Hurrengo astean tipula landatu nahiko genuke.  Gauza kuriosoa baserrikoak ez garenontzako. Landarea erosterakoan “zientoka” erosten da, nahi bada (lehengoen ohiturari jarraituz), hau da, ziento bat, ziento erdia. 100, 50 esan beharrean. guk ziento erdi tipula gorria eta beste ziento erdi tipula txuria erosi  nahi genuke.  Lehortzen utzi eta urte guztirako izateko.

Post hau idazten bukatzen ari nintzela, semeak marrubia jan du.