Hassio, docker bidez.

Etxea automatizatzeko sistema da. Aspalditik nenbilen horrelako proiektu baten atzetik. Home Assitant ( Hassio hemendik aurrera) eta Openhab aztertzen egon ondoren Hassio aukeratu nuen, atzetik dagoen komunitatea askoz handiagoa delako. Azkeneko egun hauetan Nextcloud-erako openhab aplikazio bat sortu dutela ikusi dut. Denbora baldin badaukat probatuko dut.

Hassio dockerren instalatzeak arazo asko dakartza eta horregatik mantenuarekin bukatzea erabaki dute. Instalatzea erraza da baina gaitasunak gehitzen goazen heinean arazoak sortzen dira, supervisor, hasioren burmuina nolabait esateko, ostalariaren errekurtsoak erabiltzerakoan.

Nire kasuan Ubuntu server 19.10 erabili dut. Lehendabizi root erabiltzaile bezala sartuko gara eta beharrezko paketeak instalatuko ditugu.

sudo -i
sudo apt install software-properties-common apparmor-utils apt-transport-https avahi-daemon ca-certificates curl dbus jq network-manager socat

Modem-ak arazoak sortzen ditu docker irudiko hassiorekin, beraz desinstalatuko dugu.

systemctl disable ModemManager
systemctl stop ModemManage

Doker deskargatu.

curl -fsSL get.docker.com | sh

Gure erabiltzaileari docker erabiltzeko bahimenak eman behar dizkiogu.. Gero berrabiaraziko dugu bahimenak ondo konfiguratua gelditzeko.

sudo usermod -aG docker erabiltzailea

Hurrengo script-a erabiliko dugu hassio instalatzeko.

curl -sL "https://raw.githubusercontent.com/home-assistant/supervised-installer/master/installer.sh" | bash -s

Dockerren daukagun hassio instantzia barruan sartu nahiko bagenu, horrela egingo genuke;

docker exec -it homeassistant /bin/bash

Honez gero hassio martxan edukiko genuke. azken konfigurazioa web bidez egingo dugu: http://IP_HELBIDEA:8123.

Administratzaile erabiltzaile bat sortzeko eskatuko digu eta gero kokapena. Honekin amaituko genuke instalazioa.

Hasieran esan bezala, instalatzeko modu honek ziurrenik ez du funtzionatuko edota githuben fork bat bilatu beharko duzue baina erreferentzia bat jasotzeko gorde nahi nuen. Proxmoxerako irudi bat dagoela ikusi dut ziurrenik horrekin saiatuko naiz ni.