cisco vpn batera konektatu

Gaur egun ohikoa da laneko zerbitzuak erabili behar izatea lantokian ez gaudenean. Batzutan nahikoa izango dugu zerbitzu bat erabiltzearekin baina beste batzuetan laneko ordenagailuan dauzkagun aplikazioak edo/eta dokumentuak beharko ditugu.  Honetarako vpnera konektatu ahal izatea beharrezkoa izango dugu. Nik etxean openvpn erabilitzen dut baina enpresetan, orokorrean cisco vpneak erabiltzen dituzte. Orain ubuntu 16.04 erabiliaz nola konektatu gaitezkeen ikusiko dugu:

Lehendabizi network-manager aukera berri batekin eguneratuko dugu

sudo apt-get install network-manager-vpnc-gnome

eta orain beharrezko datuekin konfiguratuko dugu:

vpn

Konexio aukera berri bat izango dugu. Behin internetera konekataturik gaudela . Lana deituriko vpnera konektatu eta kandadua ateratzean laneko sarean  gaudela esan nahiko du.

Samba erabiliaz ez dugu arazorik izan behar laneko unitateak muntatzeko. Errazena nautilus erabiltzea izango da. Nautilus irekiki > konektatuz zerbitzarira sakatu eta konektatu nahi dugun enpresaren unitatea  idatziko genuke:

 smb://zerbitzaria/karpeta/

Terminala erabiliaz ere egin dezakegu. Terminala ireki, beharrezko tresnak instalatu, karpeta lokala sortu eta urrutiko karpeta muntatu

sudo apt-get install cifs-utils
mkdir /home/erabiltzaiela/lanekoak
sudo mount -o username=urrutiko_erabiltzailea,uid=erabiltzaile_lokala //zerbitzaria/karpeta lanekoak/

Etxeko Vpn-era android bitartez konektatu

Aspalditik erabiltzen dut  etxeko vpn-a. Hasiera batean laneko kontuengatik beharrezkoa nuen. Edozein momentuan etxeko sarean nituen tresnak eta informazioa erabili ahal izatea lagungarri izan zitzaidan. Guzti hori internetera irekitzea ez nuen gogoko. Portu asko ireki eta segurtasuna asko bermatu behar da. Beraz vpn bat sortu nuen. Portable openvpn eta ziurtagiria usb batean sartu eta edozein ordenagailutik etxera konektatu n,etxeainteken portu bakar bat irekita edukita eta garrantzitsuena informazio guztia zifraturik dihoala. Etxeko interneterako irteera thor sarean sartu eta nabigazio nahiko pribatua lortu genezake.

Gaur egun mugikorra, laneko tresna garrantzitsuan bilakatu da.  Gainera egunero wifi publikoetan erabiltzen dugu. Ez da berriro kontatu behar deuston gertatutakoa. Egia esan ez dut han gertatuakoa batere sinisten baina bai gerta litekeela.Nork ez da joan noizbait ordenagailu publiko batera eta aurrekoaren gmail, tuenti eta facebook sesioak irekita daudela ikusi.

Vpn-a Zentyal-erabiliaz oso erraza da. Youtuben dagoen bideo honetan oso garbi ikusten da:

Gainetik azalduko dut. Lehendabizi ziurtagiri orokorra sortzen dugu. Hau etxearena izango litzateke. Gero bideo azaltzen den vpn-aren zihurtagiria. Egia esan azkenko bertsio hauetan zentyalek vpn zerbitzaria martxan jartzean automatikoki bat sortuko digu. Azkenik vpn-ra konektatu daitekeen pertsona bakoitzeko zihurtagiri bat. Gero Vpn zerbitzaria konfiguratuko dugu. OSO GARRATZITSUA  “interfaz tun” aukeratzea. Androideko softwarea horrela izatea eskatzen bait du. Eta vpn-ra konektatuak gaudenean web nabigazioa (80 portua) etxeko zerbitzariaren bitartez izatea nahi baldin badugu gateway-a konfiguratuko dugu. Bukatzeko  ziurtagiriak jeitsiko ditugu. Kontutan eduki sistema eragilearen arabera konfigurazio fitxategia aldatzen dela. Android sistemarako windows-eko ziurtagiriak beharko ditugu.

Android mugikorra konfiguratzeko lehenengo pausoa, ziurtagiriak honen barruan karpeta batean jasotzea izango litzateke. Gero google play dendatik softwarea jeitsiko genuke : openvpn. eta hau irekiko dugu. mugikorraren menu teklari  eman eta gero import from sd. Zihurtagirien karpetan dagoen *.ovpn ftxategia aukeratu eta ok. Etxeko vpn-ra konektatu nahi dugun bakoitzean ( nik beti konektatua nago) openvpn programa ireki eta connect sakatuko dugu.

Hemendik aurrera konexio guztiak zifraturik joango dira gure zerbitzariaraino behintzat, gero etxeko isp-aren arabera. Honek esan nahi du internet mantsoago joango dela.

Adibide gisa, astra erabili dezakegu samba bidez partekatuta ditudan fitxategiekin lan egiteko. fbreader calibre zerbitzariarekin konektatu eta liburuak bilatu eta jesiteko, mysql conect  mysql-ra konektatu eta konsultak egiteko. Xbmc bitartez multimedia ikusi eta entzuteko. remote transmision p2p-a kontrolatzeko.Redminedroid redmine-rekin konektatzeko. Eta oraindik probatu ez dudana sipdroid asterisk -ekin erabiltzeko.

Euskaltelen despega zerbitzua ubunturekin

Aurreko egunean lagun bati ubuntu linux instalatzera joan nitzaion. Betikoa, windows erabiltzen zuen eta mantso zihoala , ez dakit zenbat lehio bakarrik irekitzen zitzaizkiola. Azkenean liunx instalaztearen aukera eman nion. Ordenagailua formateatu eta ubuntu instalatu nuen.Baina internet ezartzeko orduan ideairik ez nola despega zerbitzua konfiguratu. Google hartuta azkar konturatu nintzen vpn simple bat zela. Lau pausutan prest izango dugu.

Hasieran vpn sortu behar dugu:

De supazter

Gero Vpn menu barruan gehitu eta pptp aukeratu, ondoren sortu-n klikatu.

De supazter

Bukatzeko gure datuak sartu behar ditugu. Datu hauek euskaltelek emandakoak dira

De supazter

Honekin konfigurazioa bukatutzat emango dugu eta erabiltzen hasteko nahikoa da konexioan klick egin eta gure vpn konexioa aukeratzea irudian azaltzen den bezela.

De supazter

Ikusiko dugu nola saiatzen den. Eta azkenean kandadu txiki bat agertuko da konexioa ezartzean.