Zerbitzari berria

Gutxienez 10 urte pasa dira aurreko zerbitzaria prestatu nuenetik. Zerbitzari xumea 500 euro inguru ordaindu dut baina etxean jolasean ibiltzeko nahikoa da. Osagaiak hauek izango lirateke:

  • asus prime B450m- a
  • amd ryzen 5 3600
  • Corsair vs450
  • Hyperx fury 8gb ( bai ,oso gutxi, dohaintzak baimenduak daude ;))
  • Crucial Bx500 1tb
  • 10 gtek sare txartela dual rj45

Momentuz eta memoria gehitu arte ezin izango dut gauza handirik egin baina nire nahitanaiezkoak instalatu ditut jadanik eta izugarrizko diferentzia nabaritu dut, lehen i3 bat nuela kontutan izanda…..

Lehenik eta behin Proxmox VE instalatu dut. Hau birtualizazio plataforma bat da. Gero makina birtualak instalatzen ditut. LXC kontainerrak ere instalatu ditzagu.

Lehendabizikoa ,Zentyal; hau windows zerbitzari moduko bat da baina software librea eta ubuntu batean oinarritua. Firewall, ldap, vpn, samba fitxategi zerbitzaria, etab, eduki ditzakegu. Txartel nagusikoa rj45 portua proxmox eguneratzeko erabiliko dugu baina erositako duala zentyalerako izango da. Hau eginda etxeko sarea zentyalen atzean babestua edukiko dugu.

Beste ezinbesteko bat: nextcloud. Etxekoen argazkiak igotzeko, egutegiak partekatu, rss-ak irakurzeko,… zerrenda ezingo nuke bukatu, denetik baitauka.

Eta bukatzeko azkeneko aurkikuntza: Hassio edo home Assistant. Oraindik gauza gutxi egiteko aukera izan dut baina telebista, ps4, mugikorrak eta entxuferen bat kontrolatzen hasi naiz. Informazioa jaso eta datuekin jolastu. azkeneko esperimentuan… telegram mezu bat jasotzen dutgu etxera eta lanera iristean….

Hurrengo post-etan azaltzen saiatuko naiz…

Openhab 2. Instalazioa

Aurreko postan Openhab probatu behar nuela esan eta ezin izan ditut bi egun pasa instalatu gabe.

Hassio baino erakargarriago iruditzen zait eta aukera aldetik nahiko pareko izan daiteke, baina gailu berrien konfigurazioa ez da hain automatikoa. Hala ere, oraindik goiz da ondorioak ateratzeko.

Beste alde, ez dago erabiltzaile (pasahitza) desberdinak konfiguratzeko aukerarik, Beraz, internetera ateratzeko vpn bat edo/ta beraien cloud zerbitzua erabili beharko dugu. Doakoa omen da.

Gaur ubuntu server 20.04 bat muntatu dut instalazioa egiteko. Openhab instalatzeko paketearen iturria ubuntu-n gehitu ondoren instalatuko dugu, baita gehigarriak ere.

sudo apt install gnupg2
sudo apt install software-properties-common
wget -qO - 'https://bintray.com/user/downloadSubjectPublicKey?username=openhab' | sudo apt-key add -
sudo apt install apt-transport-https
echo 'deb https://dl.bintray.com/openhab/apt-repo2 stable main' | sudo tee /etc/apt/sources.list.d/openhab2.list
sudo apt update
sudo apt install openhab2
sudo apt install openhab2-addons

Openhabek java erabiltzen du eta aukera desberdinetatik beraiek zulu gomendatzen dute. Nik , zintzo zintzo honela instalatu dut:

sudo apt-key adv --keyserver hkp://keyserver.ubuntu.com:80 --recv-keys 0x219BD9C9
sudo apt-add-repository 'deb http://repos.azulsystems.com/ubuntu stable main'
sudo apt update
sudo apt install zulu-8

Beharrezko guztiak instalatu eta gero openhab abiaraziko dugu .

sudo systemctl start openhab2.service
sudo systemctl daemon-reload
sudo systemctl enable openhab2.service

Openhab web bidez kontrolatuko dugu: IP_Helbidea:8080 nabigatzailean sartuz. Irekitzen dugun lehen aldian, Ui-a aukeratu behar dugu eta ondoren, konfiguratzen hasteko, paper-ui hautatu.

Gailu bat hautatzeko, menuan addons > bindigs-era jo dut eta han gailua bilatu. Gailu bat hautatzerakoan zuzenean inbox karpetara joango da. Han gailua hautatu eta dituen aukerak ikusiko ditugu. Aukera bakoitzeko item bat edo gehiago aukeratu beharra dago. Items-ak gailu baten aukerak dira.

Hassio, docker bidez.

Etxea automatizatzeko sistema da. Aspalditik nenbilen horrelako proiektu baten atzetik. Home Assitant ( Hassio hemendik aurrera) eta Openhab aztertzen egon ondoren Hassio aukeratu nuen, atzetik dagoen komunitatea askoz handiagoa delako. Azkeneko egun hauetan Nextcloud-erako openhab aplikazio bat sortu dutela ikusi dut. Denbora baldin badaukat probatuko dut.

Hassio dockerren instalatzeak arazo asko dakartza eta horregatik mantenuarekin bukatzea erabaki dute. Instalatzea erraza da baina gaitasunak gehitzen goazen heinean arazoak sortzen dira, supervisor, hasioren burmuina nolabait esateko, ostalariaren errekurtsoak erabiltzerakoan.

Nire kasuan Ubuntu server 19.10 erabili dut. Lehendabizi root erabiltzaile bezala sartuko gara eta beharrezko paketeak instalatuko ditugu.

sudo -i
sudo apt install software-properties-common apparmor-utils apt-transport-https avahi-daemon ca-certificates curl dbus jq network-manager socat

Modem-ak arazoak sortzen ditu docker irudiko hassiorekin, beraz desinstalatuko dugu.

systemctl disable ModemManager
systemctl stop ModemManage

Doker deskargatu.

curl -fsSL get.docker.com | sh

Gure erabiltzaileari docker erabiltzeko bahimenak eman behar dizkiogu.. Gero berrabiaraziko dugu bahimenak ondo konfiguratua gelditzeko.

sudo usermod -aG docker erabiltzailea

Hurrengo script-a erabiliko dugu hassio instalatzeko.

curl -sL "https://raw.githubusercontent.com/home-assistant/supervised-installer/master/installer.sh" | bash -s

Dockerren daukagun hassio instantzia barruan sartu nahiko bagenu, horrela egingo genuke;

docker exec -it homeassistant /bin/bash

Honez gero hassio martxan edukiko genuke. azken konfigurazioa web bidez egingo dugu: http://IP_HELBIDEA:8123.

Administratzaile erabiltzaile bat sortzeko eskatuko digu eta gero kokapena. Honekin amaituko genuke instalazioa.

Hasieran esan bezala, instalatzeko modu honek ziurrenik ez du funtzionatuko edota githuben fork bat bilatu beharko duzue baina erreferentzia bat jasotzeko gorde nahi nuen. Proxmoxerako irudi bat dagoela ikusi dut ziurrenik horrekin saiatuko naiz ni.