Ubuntu kanpoko disko batean

Oraingo honetan laneko windows ordenagailuan linux nola instalatu nuen partekatuko dut. Lehendabizi barneko diskoa zatitzea pentsatu nuen baina lanean bitlocker delakoa erabiltzen dugu. Azken finean diskoa enkriptatzeko balio du. Desenkriptatu beharko nuke linux instalatu eta berriro enkriptatu. Eta gaizki aterako balitz ordenagailua berriz prestatu beharko, alferkeria handia. Beste alde, kanpoko disko bat erabilita , berrerabili dezaket beste ordenagailu batean. Azkenean horrela egitea erabaki nuen.

Bios-ean sartu, secure boot kendu, eta legacy modua aktibatu nuen ( ziurrenik ez da behar baina horrela daukat konfiguratua zenbait usb gailu ireki ahal izateko). Aldaketak gorde eta ekipoa itzali.

Hurrengo pausuan ubuntu usb gailu batera deskargatuko dugu, hau egiteko aukera desberdinak ditugu; nik multisystem erabiltzen dut. Orain kanpoko diskoa eta pintxoa konektatu eta ekipoa piztuko dugu. Nire kasuan f9 sakatu behar dut boot menua ateratzeko eta usb-a aukeratzen dut.

Ubuntu prest daukagunean Mahagainean “ubuntu instalatu” esteka sakatu eta instalazioarekin hasiko gara. Galderak erantzunez joan Instalazio-motara iritsi arte. “Beste aukera bat” sakatuko dugu partizioak nahi bezala sortu al izateko, kontu handiarekin ibili beharko dugu, orain dena ezabatu baitezakegu.

Goian eta eskuinean kanpo diskoa aukeratuko dugu. Diskoa ezabatu eta partizioak sortzen hasiko gara:

  • 200 Mb fat 16an formateatu eta bi bandera jarriko dizkiogu: Boot eta esp.
  • Erabiliko dugun partizioa “/” bezala konfiguratuko dugu eta ext4 fitxategi sistema. Diskoaren arabera tamaina bat edo beste emango diogu.v Nik 167 Gb-ko diskoa izanda 160 GB eman dizkiot.
  • swap partizio. Nik 8 GB eman dizkiot, 8GB ram izanik ( batzuk diote daukazun memoriaren bikoitza eman behar zaiola ).

Atal honekin bukatzeko abioko kargatzailea instalatzeko gailua aukeratu beharko dugu. Kanpo diskoa aukeratu beharko dugu. oso garrantzitsua da!!

Hurrengo leihoan erabiltzailearen datuak sartu eta hurrengoa botoia sakatzean ubunturen instalazioarekin jarraituko du. Bukatzean ekipoa itzali.

Orain ubuntu erabili nahi dugun bakoitzean f9 sakatu eta kanpo diskoa aukeratuaz sartuko gara gure ubuntu sisteman. Orokorrean, kanpo diskoa beste ekipoetan erabili al izango dugu ere.