Nextcloud eta Samba

Ez. Ez da nextcloudentzako prestatu dudan dantza bat . Samba,windowsek partekatutako fitxategiekin lan egiteko erabiltzen den protokolo librea da. Nire fitxategi zerbitzaria samban dago oinarritua eta gaurkoan nextcloud-i hauekin lan egiteko aukera eman nahi diot :kanpoko biltegiratze aplikazioaren bitartez.

Hasteko, beharrezkoa den paketea instalatu eta zerbitzaria berrabiaraziko dugu:

sudo apt install smbclient
sudo systemctl reload apache2

Nextcloudeko ezarpenetan sartzean kanpoko biltegiratzea konfiguratzeko bi aukera izango ditugu. “Pertsonala” atalean gure erabiltzailearentzako soilik konfiguratu ahal izango dugu, beti ere, lehendik erabiltzaileei bahimena eman baldin badiegu.

Konfigurazioa oso intuitiboa da.

  • Karpetaren izena: karpetaren izena
  • Kanpoko biltegiratzea: smb/cifs
  • Autentifikazioa: saioa hasteko kredentzialak, gorde saioan
  • Konfigurazioa:
    • Ostalaria: zerbitzariaren helbidea
    • Karpeta: partekatu nahi dugun karpetaren izena
    • Urruneko karpeta: Hau hutsik utzi dezakegu
    • Domeinua: Berez ez da beharrezkoa baina gomendatzen dut jartzea, batzuetan arazoak ematen baititu beteta ez baldin badago.
  • Hauentzat eskuragarri: erabiltzaileak edo taldeak sar daitezke hemen.

Orain nahi adina kanpo biltegiratze gehitu ditzakegu. Aurrebista edo partekatzea ere gaitu dezakegu edota irakurtzeko soilik markatu beste aukera batzuen artean.

Truko txiki bat, Samba erabiltzen dugunok, erabiltzaile bakoitzeko karpeta pertsonal bat daukagu. Nextclouden sartzen den erabiltzaile baten karpeta biltegiratu nahiko bagenu, nahikoa izango litzateke konfigurazioan, karpeta hautatzerakoan, $user idaztea.