Nextcloud eta ldap

Ldap modulua aktibatu ahal izateko hurrengo paketea instalatu beharko dugu eta gero nextcloudeko aplikazioetan ldap aktibatuko.

sudo apt install php7.5-ldap
sudo systemctl reload apache2

Ezarpanetan> Administrazio azpian aurkituko dugu ldap /ad integrazioa. Bertan aurkituko dugu konfigurazioa atala.

1.Zerbitzaria

Ldap zerbitzarira konektatzeko behar ditugun datuak hemen sartuko ditugu. Datuak norberaren ldap zerbitzarian bilatu beharko dira.

  • Zerbitzaria: adibidea.eus
  • ldap erabiltzailea: cn=ldaperabitzailea,cd=erabiltzaileak,dc=adibidea,dc=eus
  • ldap erabiltzailearen pasahitza: pasahitza
  • Oinarrizko dn: dc=adibidea,dc=eus

2.Erabiltzaileak

Hemen ldap zerbitzarian dauden erabiltzaileak bilatzeko filtroa konfiguratuko dugu. Nire kasuan soilik : Bakarrik objetu klase hauetakoak hautatu dut

3. Saioa hasteko atributuak

Nire kasuan dagoen bezala utzi dut. Ldap/AD erabiltzaile izena markatua utzi dut. E-posta idatzita sartu nahiko bagenu LDAP /AD E-posta helbidea markatu beharko genuke. Bestelako atributuak ere erabili ditzakegu.

4.Taldeak

Erabiltzaileak bilatzeko filtroa bezalakoa da, baina taldeentzako. Nire kasuan, talde bat daukat sortuta nextclouden sartu daitezkeen erabiltzaileentzako.

5.Aurreratua

Atal honetan karpeten ezarpenak soilik aldatu behar izan dut:

  • Oinarrizko Erabiltzaile Zuhaitza: cn=erabilztaileak,dc=adibidea,dc=eus
  • Oinarrizko Tade Zuhaitza: cn=taldeak, dc=adibidea, dc=eus

6.Aditua

Egia esan atal hau betetzearen beharrik ez nuen ikusten baina atributua bete gabe uzten baldin badut, nextcloud ez da erabiltzaileak bilatzeko gai. Bi dira kontutan edukitzekoak:

  • Baliogabeko Erabiltzaile Izen atributua: sAMAccountName
  • Erabiltzaileentzako UUID atributuak: sAMAccountName