Nextcloud eta hasierako ohiko arazoak konpontzen

Nextcloud instalatu ondoren, normalean arazo txiki batzuekin aurkituko gara administrazioa atalean. Nire kasuan 4 izan dira arazoak eta honela konpondu ditut:

1. Memoria muga handitzen

Lehenengo arazoan aipatzen digu php-ren memoria muga 512 M azpitik dagoela… Normalean 128 dago ezarrita. Terminalean hurrengoa idazten balioa aldatuko genuke eta gero zerbitzaria berrabiaziko dugu.

sudo sed -i 's/memory_limit = 128M/memory_limit = 512M/g' /etc/php/7.4/apache2/php.ini
sudo systemctl restart apache2

2. Katxe memoria konfiguratu

Katxe memoria erabiltzera bultzatzen gaitu nextcloudek… hau errendimendurako onuragarria izango zaigu. Nire kasuan redis erabiltzea pentsatu dut. Hurrengo komandoekin instalatu eta aktibatuko dugu.

sudo apt install redis-server
sudo apt install php-redis
sudo phpenmod redis
sudo systemctl enable redis-server

Gero nextcloudeko konfigurazio fitxategia editatuko dugu:

sudo nano /var/www/html/nextcloud/config/config.php

eta hurrengo testua kopiatuko dugu bukaeran baina azkeneko lerroaren gainean:

'memcache.distributed' => '\\OC\\Memcache\\Redis',
  'memcache.local' => '\\OC\\Memcache\\Redis',
  'memcache.locking' => '\\OC\\Memcache\\Redis',
  'redis' =>  array (
     'host' => 'localhost',
     'port' => 6379,
     ),

bukatzeko zerbitzaria berrabiaraziko dugu.

sudo systemctl restart apache2 php7.4-fpm

3. Indizeak Konpontzen

Badirudi kasu honetan indize batzuk handiegiak zirelako ez direla automatikoki gehitu bainankasu honetan ere konponbidea ematen digu . Nextcloud karpetara mugituko gara eta hurrengo idatziko dugu:

sudo -u www-data php occ db:add-missing-indices

4. Zutabeak konpontzen

Datu baseko zutabe batzuekin ere antzeko zerbait gertatu zaigu eta konponbidea ere bertan aurkituko dugu, baina kasu honetan lehendabizi nextcloud instantzia itzali beharko dugu. Horretarako, mantenimendu moduan jarriko dugu:

sudo -u www-data php occ maintenance:mode --off
sudo -u www-data php occ db:convert-filecache-bigint
sudo -u www-data php occ maintenance:mode --on

Azkeneko honekin arazo guztiak konponduta edukiko genituzke,