mBlock = Scratch + Arduino

Gaurko honetan mblock ubuntun nola erabili azalduko dut. Instalatzeko arazo pila eduki nituen eta azkenean web bidez erabiltzea erabaki nuen. Web ofizialean 4.0.4 bertsioa duen deb paketea aurki dezakegu instalatzeko:

wget http://dl.makeblock.com/mBlock4.0/mBlock_4.0.4_amd64.deb
sudo dpkg -i mBlock_4.0.4_amd64.deb

Ni, honekin eta beste zenbait paketekin saiatu naiz eta ez dut lortu. Web bidez erabili ahal izateko, lehendabizi mlink instalatu beharko dugu. Honek arduino eta scratch-web ulertzeko balioko du.

wget https://dl.makeblock.com/mblock5/linux/mLink-1.2.0-amd64.deb
sudo dpkg -i mLink-1.2.0-amd64.deb

Mlink instalatuta daukagu baina ubuntuko erabiltzaileari bahimenak eman beharko dizkiogu erabili ahal izateko::

sudo usermod -aG dialout erabiltzailea 
sudo usermod -aG tty erabiltzailea

Bukatzeko sistema berrabiaraziko dugu, gero terminalean sartu eta mlink exekutatuko dugu:

mblock-mlink start

Orain web orrialdean sar gaitezke. Chrome nabigatzailearekin soilik funtzionatzen du. Lehendabiziko gauza gure robota aukeratzea izango da.

Hemendik aurrera usb kablea erabiliz, gure robotarekin konektatzeko aukera edukiko dugu, Connect botoiaren bitartez. Bi aukera desberdin ere izango ditugu: upload, egindako programa robotera igotzeko edo Live egiten ari garen programa zuzenean robotean probatu ahal izateko.