Telelana

Hilabete pasa da konfinamenduan gaudenetik. Nire kasuan ez da ltelelana egiten dudan lehen aldia. Baina oraingoan haurrak ez daude ikastolan eta ez da berdina.

Goizetan denok lanean eta nahiko erraz pasatzen ditugu… Haurrak ikastolan ezarritako lanak egiten dituzte eta ni, gela itxi eta lanera. Bazkaltzen dugu eta haurrak zuzenean ps4-an jolastera; nik orduan kaskoak jarri eta azkeneko sprinta egiten dut. Bukatzean mahai joko edo proiektu bat familian egiten saiatzen gara baina ez dugu beti lortzen… egia esan, ez ditugu asko behartzen nahiko ondo portatzen baitira eta egun bereziak dira.

Lanari dagokionez, tamalez, erabiltzen dudan software guztia pribatiboa da eta teams da erregea….Lehendik erabiltzen genituen programa asko kentzen ari gara : bluejeans, skype,… Beste alde batetik vpn-a ere badaukagu barneko aplikazioetara( erp, fitxategi zerbitzarira,…) konektatu ahal izateko. Etorkizunera begira, nire ustez vpn-ak desagertzear daude. Proxy moduko bat erabiliko da eta honek bereiztuko du barneko aplikazioa edo kanpokoa den komunikazio guztiak enkriptatuak mantenduz. Gaur egun aplikazio gehienak lainoan dauzkagunez konexioa zuzena izango litzateke.

Joera ikusita, software librean alternatibak bilatuz, nextcloudekin erraz ordeztu genezake microsoft teams eta empresarekin konexioak babesteko openvpn edo asko zabaltzen ari den wireguardian erabil dezakegu.

Izorratzen du pixka bat hau esan behar izateak, baina microsoft geroz eta hobekiago ari da… nire ustez ubunturekin daukan harremana oso ondo etorri zaio….eta ubunturen azkeneko bertsioa ere, bikain doa, aspaldiko partez.

Aplikazioak hartzen ari diren bidea ikusita etorkizun batean berdin izango zaigu erabiltzen dugu sistema eragilea. Kodea irekitzearena beste gauza bat izango da.

Gaurkoan ordenagailua online edo offline nagoen kotilleatzen dutenentzat bideo txiki bat. Xagua mbotaren aurrean detektatzean, azken hau, aurrera eta atzera mugituko da xagua kendu arte bitartean nire estadoa online mantenduz.