mbot. Ez gerturatu.

Konfinamendu honetan, haurrak ditugunok desberdin bizi ditugu egun hauek. Gure denbora zertan erabili eta beraiekin zer egin dezakegun pentsatzen ari nintzela proiektu txiki bat bururatu zitzaidan.

Egungo gaiarekin zerikusia eta interesgarria izango zitzaielakoan… egia esan ez dute asko iraun nirekin. PS4n lagunekin jolastea konpetidore indartsua da. Azkenean nik bukatu behar izan dut. Baina zuekin partekatu nahi nuen ea nik baino zorte gehiago duzuen…

Bideoan ikusten den bezala… aurpegi alai bat daukagu eta pertsona bat gehiegi gerturatzean birus baten irudia azaltzen da, soinu bat entzuten da eta gero mezu bat “kontuz” esanez…