3d pieza batean testu bat sartu

Inkscape irekiko dugu , momentu aproposean gainera, berriki 1 bertsiora iritsi baitira. Testu tresna aukeratuko dugu nahi duguna idazteko. Testu guztia hautatu eta gero menuan Bidean>objetua bide aukeratuko dugu. Orain hitz bakoitza objetu bihurtuta daukagu. Soilik svg bezala gordetzea gelditzen zaigu.Fitxategia>Gorde honela > svg fitxategia.

Hurrengo pausoan, egindako testua frecaden irekiko dugu. Gure irudia bilatu eta irekitzerakoan svg as geometry hautatuko dugu. Ziurtatu menuan part aukeratua daukagula, hitz guztiak hautatu eta estruitu botoia sakatuko dugu. Luzeetaran 3 mm emango dizkiogu. Ez ahaztu “ok” sakatu aurretik solido bihurtu markatua dagoela.

Nire kasuan, 3mm estruitzerakoan hitzen barruko zatia alderantziz egin du ( simetrikoki egiteko kutxa ez dudalako markatu) . Baina ez da ezer gertatzen… z ardatzari -3 mm eman eta bere lekura bueltatu da.

Kanpoko hitza hautatu eta ktrl zapalduta barruko zatia aukeratuko dugu; gero menuan moztu tresna hautatuta, hitza hustu egingo da.

Orain, hizki guztiak hautatu eta menuko “fusioa” tresna zapalduko dugu pieza bakar bat lortzeko eta hurrengo piezarekin elkartu ahal izateko. Horretarako stl fitxategi bat inportatuko dugu. Lehendabiziko gauza menuan Pieza>sortu forma saretik. Gero estruitu egingo dugu. Kasu honetan milimetro batekin nahikoa izango da.

Bukatzeko pieza hautatu eta stl bezala esportatuko dugu, gero cura edo beste software batekin ireki ahal izango dugu eta maskarillak belarrian min ez emateko pieza pertsonalizatua edukiko dugu.