Dinovo mini ubuntu hardy-n

Teklatu hau daukazutenak jakingo duzute ezin dela xagua erabili. Baina linux-en ez dago ezer ezinezkorik eta hurrengo hau eginez martxan edukiko duzute.

Ireki terminala eta idatzi:

sudo nano /etc/modprobe.d/options

Gero ondorengo hau fitxategiaren bukaeran:

# diNovo Mini Keyboard
options usbhid quirks=0x046d:0xc71f:0x00080000

Eta azkenik hau idatziz gero xagua martxan edukiko duzute:

sudo update-initramfs -u