Htpc-aren muntaketa

Behar bada iraganeko gauza izango da, gaur jakin berri dut google tv proiektua hurrengo hilabetean prest izango dutela.Proiektu honetan htpc telebista barruan sartuta dago eta android sistema eragilearen bidez multimedia zein interneteko edukinak ikusi ahal izango ditugu.

Argi izan behar dugu muntaketaren komponenteak zein izango diren, baina ez dugu ahaztu behar formula txiki hau: zenbat eta potentzia gehiago —> berotasun gehiago —-> soinu gehiago. Nire aukera zaharkitua gelditu zait.Obra baten ondorioz kaxa moldatu beharko dut obra baten ondorioz aurreko lekuan sartzen ez zaidalako.

Kaxa ————————-> Thermaltake lanbox lite

Plaka ————————–> Zotac n330 atom ion (aireztailu gabe)

Memoria ———————> 2x 1GB ddr2 kingston value (merkeak eta inoiz ez dut izan problemarik)

Disko gogorrak ————-> 2x 1 TB seagate + 2 x 80 GB seagate (egia esan bakarra erabili dezaket, baina prest daukat sistemaren kopia batekin edozein gauza gertatu ezgero. Disko hauek nahiko soinu ateratzen dute baina exean nituen eta aprobetxatzeagatik. Hurrengoa WD green caviar 2 TB izango da eta bi  terabytekoak  backup egiteko)

Alimentazio iturria ——–> Xilence 450w ( ez du soinu asko ateratzen baina merkeetarikoa da,aurrerago kampoan dihoan bat jarri nahiko nuke)

Disko kamporatze caxa —> 2x Icybox

Txartel irakurgailua ——-> Generikoa

Telebista ———————-> Hauppage wintv Nova -t usb, aurrerago dvb-c bat nahiko nuke ere.

Mandoa ———————–> Logitech dinovo mini

Soinua ————————-> Creative 5.1 batzuk. Merkeenak

Argazkian ikusten denez kaxa hau oso ondo dago muntaketa egiteko. Hasiera batean konponenteak beraintzat prestaturiko lekuan jartzen dira eta azkenik denak barruan sartzen dira modu erraz batean. Agian bi icybox caxa ez lirateke beharrezkoak baina nire kasuan disko gogorren kopiak egiteko erabiltzen ditut. Adibidez anaiari  Wii-aren jokuaen kopia egiteko