Dinovo mini ubuntu hardy-n

Teklatu hau daukazutenak jakingo duzute ezin dela xagua erabili. Baina linux-en ez dago ezer ezinezkorik eta hurrengo hau eginez martxan edukiko duzute.

Ireki terminala eta idatzi:

sudo nano /etc/modprobe.d/options

Gero ondorengo hau fitxategiaren bukaeran:

# diNovo Mini Keyboard
options usbhid quirks=0x046d:0xc71f:0x00080000

Eta azkenik hau idatziz gero xagua martxan edukiko duzute:

sudo update-initramfs -u

Ebox-platform instalatzen

Hasi aurretik gogoratu ordenagailuan daukazun guztia ezabatuko duela eta ubuntu 8.04 LTS server instalatuko duela. Badakit zaharra dela baina ekaina arte ez da bertsio berria ateratzen eta orduarte ni erabiltzen ari naizena komentatuko dut.

Egin beharreko lehendabiziko gauza distribuzio honen irudia hemendik jeistea izango da. Norberak erabakiko du irudia instalatzeko modua: usb, sd edo dvd bitartez.

Web ofizialean instalazioa pausoz-pausoz nola egiten den erakusten dute. Informazioa gazteleraz dago eta nahi duenak hemen dauka.

Hasi aurretik ordenagailu hau non jarriko dugun erabaki behar dugu, hau  da, “pasarela” moduan edo sarean barrena. Beheko argazkian hobeto ikusiko da.

Nire aukera  “cable-modem”-aren atzetik jartzea. Ordenagailuak bi sare txartel izatea hoberena litzateke baina ni aukeratutako mini-itx plaka ez dauzka.Ez dago arazorik “cable-modem”-a usb bidez konektatzen baldin badut.

Ebox daukan ordenagailuaren atzetik switch bat jarri dut eta horri konektatuak gela bakoitzeko ordenagailuak eta wifi a.p bat. Wifi a.p horretara kontsolak konektatuak doaz eta gainerairekia daukat, pasahitzik gabe, bizilagunak sartu nahi baldin badute. Hori bai erregistro bat daukat eta zenbait web orrialde blokeatuak. Baina hau komentatzen beste egun baterako utziko dut.

Instalatzeko orduan galdera batzuk egingo dizkigu. Lehenengo galdera garrantzitsua erabiltzailearen izena  eta pasahitza zein den. Kontutan eduki  erabiltzaile honek ssh bidez sartu ahal izango dela .

Gero zer nahi dugun instalatu galdetuko digu. Nire kasuan dena instalatzeko erantzun nuen.Gero  bi sare txartela izatekotan zein daukan internetarko ahalbidea galdetuko digu. Bakoitzak daukana erantzun.
Eta azkenik mail virtual domain izena, eta hem edozein gauza idatzi gero aldatu daiteke eta.

Instalazioa bukatzean  web nabigatzailea irekiko da eta hemen pasahitza sartuz gero konfiguratzeko prest daukazute.

Ingurune grafikoa oso simplea da.Menua arratoiaren eskubiko botoiarekin mahaigainean klik eginez azalduko da.

Ebox-platform etxeko sarea osatzeko

 

Dagoeneko badakigu ubuntu erabiliko dugula sistema eragile bezala, arduino plaka eragile elektrikoak piztu eta itzaltzeko  eta gainera gure multimedia etxean barrena (kampora ere nahi izanez gero) partekatzeko zer erabili. Baina horretarako etxeko sarea ezarri beharko dugu eta honetarako ebox-platform proposatzen dut.

Kontua da etxeko sarea ezartzen ari nintzela internet partekatzeko zerbaiten beharra nuela konturatu nintzen.Proxy baten beharra. Aurrerago multimedia partekatzea ere bururatu zaitzaidan eta hortarako nas batekin moldatu nintekeen.Orduan ordenagailua 24 orduz interneten egongo denez firewall eta antibirusa ( linux-en ez daude birus asko baina behar bada) ezartzea ez legoke gaizki. Beraz bilketan hasi nintzen. Squid proxy-arentzat, freenas nas-arentzat eta ipcop firewall-arentzat. Baina ez nuen etxea ordenagauluz bete nahi eta azkeneak ebox-platform aurkitu nuen. Guzti hori eta gehiago ematen dit. Web-gui baten bidez konfiguratzen da oso modu erosoan.

Honek tamalez arazo bat dakar. Bere era osoan erabili ahal izateko ubuntu 8.04 LTS bertsioa beharrezkoa da. Beraz  ubuntu 10.04 batean erabili nahi baldin badugu era mugatu batean egingo dugu. Instalazioa repositorioetatik egiten  da:

sudo aptitude install ebox ebox-squid ebox-dhcp ebox-samba ebox-printers

Baina ez dut gomendatzen  oraindik egitea. Laister, ekainean diotenez, prest izango bait dute  ebox-platform 2, ubuntu lucid-en erabiltzeko. Gainera nire ideia beraiek eskaitzen duten distribuzioa instalatzea da eta behin hori edukita beste guztia.Ordenagailua ahal den eta arina izatea daukat helburutzat eta horretarako ingurune grafikoa kargatuegia ez egotea komenigarria da gero soilik beharrezkoak dauzkagun gauzak instalatzeko

Aurrerago komentatuko dut ebox-platform instalazioa nola egin

Linux

Linux sistema eragile bat da. Egia esan ordenagailurako nukleo bat da, baina txorakietan ez hasteagatik… Nik aukeratutako linux distribuzioa ubuntu izango da, interneten kriston informazio pila dagoelako.