Telebista, kodi eta tvheadend bitartez.

Egia esan, ez dut telebista asko ikusten baina aspaldidanik nuen proiektu hau berregiteko gogoa eta uste baino askoz errazagoa izan da… oraindik kate batzuk falta zaizkit eta internet bidezko batzuk gehitu nahiko nituzke baina momentuz nahikoa .

Hasteko beharrezkoa izango dugu dvbt usb gailua. Lehen behintzat arazo ugari zegoen konpatibilitatearekin baina nik aspaldiko wintv nova-t hauppauge bat nuen kaxoi batean gordeta eta hori erabili dut. Bidegarritasunaren arabera berri bat erosiko nuke web orri hau kontutan edukita.

Raspberry 2 batean konektatu dut. Rasperry pi os sistema eragilea instalatu ondoren kodi ere instalatu diot.Gero terminala erabiliaz tvheaend.

sudo apt install tvheadend

Instalazioa amaitu aurretik erabiltzaile eta pasahitz bat eskatuko digu kudeatu ahal izateko. Web nabigatzailea ireki eta hurrengo helbidea sartuko dugu: http://localhost:9981. Lehen emandako erabiltzailea eta pasahitzarekin webgunean sartuko gara.

Lehendabizikoz sartzen garenean morroi bat irekiko zaigu, non hizkuntza, kokapena etab ezarriko ditugun. Gero mux-ak sartzen hasi gaitezke. Mux bakoitzeko 8 kate. Kontrolatzen ez dudan gai bat da baina beheko irudian, nik erabilitako frekuentziak ikusi ditzakezue (Oreretan).

Denbora pixkat utzi beharko diogu zerbitzu guztiak eskaneatu ditzan. Hurrengo pantailan nahi ditugun zerbitzuak hautatu eta mapeatuko ditugu. Honekin tvheadend konfigurazioa bukatutzat eman dezakegu.

Kodi irekiko dugu eta hedapen berri bat instalatuko dugu: Tvheadend htsp client. Ez baldin badugu aurkitzen eskuz instalatu beharko dugu:

sudo apt install  kodi-pvr-tvheadend-hts

Hedapena instalatua daukagunean konfiguratu egingo dugu. Nahikoa izango da ip-a tvheadendeko erabiltzailea eta pasahitza ematearekin. Gero, kodi berrabiarazi eta telebista kateak ikusi al izango ditugu.