Telegram Bot-a Home assitant-en integratzen.

Bidalketa honetan telegram bot bat sortuko dugu. Oso ondo etorriko zaigu Home assistant-arekin batera erabiltzen baldin badugu, mezuak jaso ahal izateko. Leihoa irekita uzten baldin badugu, lanera iristean, haurren batek ps4a pizten baldin badu….

Oso erraza da bot bat sortzea telegramek dakarren botfather bot-a erabiltzen baldin badugu. Beraz telegram ireki eta @bothfather bilatuko dugu. /start idatziko dugu eta gero /new. Izen bat eman beharko diogu, nik supazter deitu diot. Ondoren erabiltzaile bat sortu beharko dugu bot honentzako: supazter_bot ( bukaera _bot izatera derrigortzen digute). Momentu honetan bot-a sortua egongo da eta token bat bidaliko digu ,api-arekin erabili dezagun.

Ez da beharrezkoa baina interesgarria iruditzen zait telegram talde bat sortu eta gure bot-a bertan sartzen baldin badugu. Kontutan eduki kudeatzaile bahimenak eman beharko dizkiogula mezuak irakurri ditzan. Talde honetan, bot-aren mezuak jaso nahi dituzten erabiltzaileak ere sartuko ditugu.

Hurrengo pausuan Home assistant-en integratuko dut. Honetarako bot-aren txat ID-ak beharko ditugu eta zeintzuk diren jakiteko , nabigatzailean hurrengo lerroa sartuko dugu:

https://api.telegram.org/bot1234567890:bbbababsdbasdbasbdasdbasdsabdasdasdasds/getUpdates

Honek beharrezkoak ditugun datuak emango dizkigu eta hauekin configuration.yaml fitxategia editatuko dugu.

telegram_bot:     platform: polling     api_key: 1234567890:bbbababsdbasdbasbdasdbasdsabdasdasdasds     allowed_chat_ids:         - -1234567891234 notify:   - name: telegram     platform: telegram     chat_id: -1234567891234 

Oso garrantzitsuak dira gidoiak eta hutsuneak behar bezala idaztea.

Hurrengo bidalketan telegram bot-a gure automatizazioekin nola erabili dezakegun ikusiko dugu.