Home Assistant.Samsung telebista integratzen

Aurreko post batean home assistant nola instalatu azaldu nuen. Oraingo honetan integrazioei buruzko azalpen txiki batzuk emango dizkizuet.

Integrazioak, HAren konfigurazio atal bat dira eta gailuak lehendabizikoz konektatzeko erabiliko ditugu. HA uneoro sarea aztertzen egoten da eta integrazio asko automatikoki aurkituko ditu, beste batzuk , aldiz eskuz bilatu beharko ditugu.

Integrazio asko daude, normalean ip-a eta portua idatziz konektatu ahal izango gara gure gailuetara. Integrazio konplexuak banaka azaltzen joango naiz etorkizunean baina adibide gisa samsung telebista baten integrazioa nola egin dezakegun azalduko dut.

Lehendabiziko pausua; konfigurazioa > integrazioak > add integration botoia sakatuko dugu. Irekitzen zaigun leihoan samsung smart tv bilatu eta hautatuko egingo dugu beheko irudian ikusten den bezala.

Beste leiho bat irekiko da eta hemen, telebistaren ip-a eta izen bat emateko eskatuko digu. Ezartzerakoan telebistan leiho bat ireki eta baimena eman beharko diogu.

Bukatzeko, txartela gehitu beharko dugu. Gure “dashboard” ireki eta eskuineko goiko aldeko hiru puntutan sakatu ondoren, erabiltzailearen interfazea konfiguratu hautatuko dugu. “Txartela gehitu” botoia sakatuta, leiho berria bat irekiko zaigu, hautatzeko ditugun txartel guztiekin. Oraingoan media control txartela irekiko dugu eta gure telebista entitatea aukeratuko dugu. Beheko irudian garbiago ikus daiteke.