Teklatuaren hizkuntza aldatu

Ubuntu 13.10 erabiltzen ari naizen ordenagailu honetan ez dakit zergatia baina azkenaldian teklatuaren hizkuntza askotan aldatzen zait. Errua nirea dela argi dago baina ez dut asmatzen  hizkuntza aldatzeko tekla konbinazioa, ezta sistemaren ezarpenetatik aldatzea ere, beraz, azkarrena egitea erabaki dut, terminala ireki eta idatzi:

sudo setxkbmap -layout ‘es,es’ -model pc105