Tvheadend Telebista zerbitzaria, Xbmc eta zentyal

Tvheadend, telebista etxeko sarean zehar edukitzeko softwarea da.Xbmc-k honentzako plugina dauka, beraz ordenagailu batean instalatu ezkero edozein xbmc-en telebista ikusi ahal izango dugu. Egia esan gaur egungo telebista saioek ez dute askorako balio baina beti ere filma edo serieren  bat grabatu nahi baldin badugu, aukera hor izango dugu. Gainera honela mugikorrean edota vpn erabiliaz  telebista edozein lekutan ikusi ahal izango dugu. Instalatzeko terminala erabiliko dugu. Instalazioaren zehar erabiltzaile bat eta pasahitza eskatuko digu:

sudo add-apt-repository ppa:adamsutton/tvheadend

sudo apt-get update

sudo apt-get install tvheadend && sudo apt-get install xbmc-pvr-tvheadend-hts

Hau egin eta gero nabigatzailea ireki eta localhost:9981 idatziz konfiguratzeko web orria irekiko zaigu. Lehendabiziko gauza : configuration – tv adapters eta gure telebista gailua aukeratzea izango da. Gero “add DVB network by  location” sakatu, gure kokapena eman eta Kateak automatikoki bilatzen hasiko da. Bukatzean, “Map dvd services to channel” sakatu eta gorde egingo dira.

Hurrengo pausoa, bahimenak ematea izango da. Configuration – access control- en sartu eta erabileraren arabera  bete beharko dugu. Azkenik, kate bakoitzaren ikonoa azaltzea nahi baldin badugu, internetetik jeitsi  beharko dugu. tvheadend, channels-en sartu eta icon (full url) jartzen duen horretan , helbide oso idatzi beharko dugu ( “http://localhost/telebista/logo.jpg”).

Xbmc konfiguratuko dugu orain. Ireki eta sistema – gehigarriak – gaitu gehigarriak –  Pvr bezeroak – tvheadend htsp client. Gaitu eta gero konfiguratu: tvheadend ip-a, erabiltzailea eta pasahitza sartu beharko dugu., gero ados sakatu eta xbmc berabiaraziko dugu.

Xbmc irekitzerakoan berriz sistemara joan beharko dugu eta hemen tb barruan sartu eta gaituko dugu. Berriz berrabiaraziko dugu. Hemendik aurrera telebista xbmc barruan ikusteko eta grabatzeko gai izango gara.

Zentyal erabiltzen dugunok aldez aurretik konfigurazio aldaketa batzuk egin behar ditugu. Lehendabizi  red- servicios barruan zerbitzu berria sortuko dugu: tvheadend, protocolo tcp/udp, puerto origen cualquiera eta puerto destino  9981:9982 .

Gero cortafuegos- reglas de filtrado desde las redes internas a zentyal ( tvheadend, zentyal dagoen ordenagailuan instalatzen baldin badugu). Hemen Decisión: aceptar, origen: cualquiera eta servicio:tvheadend.