Galaxy Spica Root-eatu eta “2.2 Froyo” instalatu

Aurrekoan 2.1-era pasatzeko nola egiten zen ikusi genuen  Oraingoan 2.2 instalatuko dugu. Hau lortzeko mugikorra Root-eatu behar da lehedabizi. Rooteatu zer esan nahi du? Mugikorra nola nahi kudeatuko dugula. Gainera Rooteatzerakin batera hobekuntza batzuk jasoko ditugu. wifi Theter;gure internet sarbidea partekatzeko , apps2sd; programak sd txartelan sartzea mugikorrari memoria askatuz.

Prozesua aurrekoaren berdina da baina oraingo honetan beste firmware bat beharko dugu: i5700_LK2-08_PDA.7z.  Odin erabili honetarako.

Egonkortasuna nahi baldin badugu gure mugikorra horrela utzi dezakegu, egia esan, garrantsitzuena badaukagu. Froyo instalatzearekin aldketa txiki batzuk nabarituko ditugu gure aplikazioetan eta berri gutxi batzuk instalatzea utziko digu baina ez da hain egonkorra izango.Ni gustora nago Froyorekin baina noizbehinka bloketau egiten zait.

Egia esateko ez da froyo instalatzen. Sistema virtual baten antzeko zerbait egiten da eta mugikorra piztutzean  lehendabizko gauza froyo kargatu egiten du.Honek 2.2ren hobekuntzak emango dizkigu nahiz eta 2.1 bertsiorekin jarraitu.

Hau lortzeko eginbeharrekoa pixkat aldatu egiten da.Lehendabizko gauza gure kernel-a sukaldatzea. Honetarako samdroid webgune honetara joan beharko dugu. Erregistratu beharko gara.  Nik ez nuen ezer aldatu. Zuzenean beharrezko fitxategia sortu nuen. Gero hau sd txartelan kopiatu behar da. Mugikorra recovery  moduan piztu. Honetarako Bolumena behera + menu + piztu botoiak zapaldu behar dira batera. “Apply any zip for sd” aukeratu eta bilatu sortutako ftxategia. Mugikorra berabiarazi.

Orain prest daukagu 2.2 instalatzeko. Aukera desberdinak dauzkagu. Garrantzitsuenak: Samdroid eta Cyanogen. Nik Cyanogen instalatzea ezin izan det beraz samdroid sartu diot.Hemendik aurrera norberaren aukera da zein aukeratu. prozesua beti berdina da. Nahi duzuten “firmwarea” sd txartelan kopiatu, recovery moduan sartu, aukeratu eta berabiarazi.  Ez badabil , recovery moduan wpe aukera daukazute. egin eta berriro saiatu lortu harte. Nik UF_2.2.9a_bt_Ares.zip  aukeratu dut eta hemen daukazute

Erantzun bat “Galaxy Spica Root-eatu eta “2.2 Froyo” instalatu” bidalketan

Iruzkinak itxiak daude.