Mugikorra eskuratu nuenean android 1.5 bertsioarekin zetorren. Tamalgarria. Aplikazio gutxi eta oso mantso zihoan. Hurrengo asterako 2.1 Eclair bertsioa nuen. Orain bai deitu niezaikoela smartphone. Gaur arte oso gustora ibili naiz baina aspertua nengoen eta gaur 2.2 Froyo bertsioarkin eguneratu dut. Egia esan ez dago desberdintasun haundirik. Orain wfi Ap bezala erabili dezaket eta zenbait aplikazio berri instalatu ditzaket.Egin berri daukat eta ez dut asko probatu baina hasiera batean nahiko egonkorra dirudi
Gaur egun ez dakit euskaltel daukagunontzat nola dagon gauza. Bere garaian ezinezkoa zen kies softwarea erabiliaz eguneratzea beraz beste modu bat erabili behar izan nuen. Gainera ez dut lortu virtualizazioaren bidez egitea. Virtualbox erabiltzea pentsatua nuen baina ezin usb driver egoki batzuk aurkitu, beraz windows bat instalatu behar izan dut aurrekoan bezalaxe. Hasi aurretik jakin prozesu honek arriskua dakarrela zuen mugikorrentzat eta bera gabe gelditu zaitezkeela.
Beharrezkoak
Android 2.1 firmwarea.erregistratu behar zarete.dohakoa da.
Odin multidownloader. Nik aurkitu nuen lekutik ezabatu egin dute. Googleatu
Kies instalatua edukitzea. Samsung web ofizialetik jeitsi
Microusb kablea eta mugikorraren bateria karga beteakin.
Jakin behar duzute dena ezabatuko dela beraz behar duzutena gorde eta gero
Ajustes–> Privacidad –>Restablecer datos de fabrica.
Mugikorra itzali. Atera sd eta sim txartelak.
zapaldu Bolumena bhera, kamera eta deia bukatzeko teklak batera mezu hau ikusi arte “Downloading… DO NOT TURN OFF TARGET” (Flash Mode)
Ordenagailuan kies softwaretik irten eta mugikorra kablearen bidez konktatu.
Odin multidownloader ireki eta ikusi behar duzute com azaltzen den kaxatxoa horiz eta konektatua dagoela.
Odin-arekin batera fitxategi bat zetorren:”spica_jc3.ops”. Hau ops aukeran sartu behar da
Orain bi aukera dauzkagu:Lortu dugun firmware fitxategi bakarra baldin bada “One package” aukeratu eta hor sartu. Fitxategi asko badira, bakoitza bere lekuan sartu.
Mugikorra firmwarea instalatzen hasiko da. Minutu batzuk pasata berabiaraziko da eta prest izango duzute 2.1 Eclair bertsioa. Nik aukeratu nuen firmwarea zela eta Alemaniarrez azaldu zitzaidan, Baina problemik gabe. Hala nola hizkuntzetara joan nintzen eta gaztelera jarri nuen (ez dago euskeraz jartzeko aukerik).
Probatu nuen lehendabiziko firmwarea ez zitzaidan balio. Mugikorra ez zen berabiarazten baina bigarrenean asmatu nuen. Hau esaten dut gendeari beldur pixkat kentzeko. Okerrena, prozesu erdian bateria gabe gelditzea.
Erantzun bat “Galaxy Spica 2.1 Eclair-era eguneratu” bidalketan
Iruzkinak itxiak daude.