Sistema eragilea egokitzen

Beste egun baterako utziko dugu sarearen konfigurazioa eta gaurkoan sistema pixkat egokituko dugu. Gero xbmc instalatu behar dugu eta zihurrenik beste aplikazio batzuk ere. Beraz lxde-openbox oso polita eta arina da baina geroko problema asko sortuko dizkigu. Orduan ubntu desktop instalatuko dugu:

sudo apt-get install ubuntu-desktop

Gero ordenagailua berbiaraziko dugu. Orain hizkuntza osorik instalatua ez dagoela esango digu eta aukera emango digu eguneratzeko. Badaukagu sistema funtzional bat baina jakingo duzutenez badaude zenbait aplikazio (  java, flash,etab..) ez datoztela sistemarekin lege arazoengtik. Baina badago pakete bat instalatzearekin dena edukitzea:

sudo apt-get install ubuntu-restricted-extras

Bakarrik txartel grafikoaren driverrak instalatzea gelditzen zaigu. Nahita nahiezkoa pc txiki hauekin. Honekin lortzen dugu Ordenagailuaren prozesadoreari lana kendu eta prozesadore grafikoak lan hau egitea.Horrela lortzen dugu ION kasuan bideoa 1080 HD-ko errezoluzioan ikustea. Ubuntu erraz daukagu. Beheko irudian agertzen de bezalaxe sistema >Administrazioa>kontrolatzaile gehigarriak klikatu eta nvidia aktibatu. Gero berrabiarazi.

De supazter